Pasadan larunbatean, Alpino Uzturre elkarteak antolatutako hernialdeko roll ski igoera ospatu zen. Dakizuen bezela, gu ezin izan genuen parte hartu Italian konzentratuta gaudelako.
Herriko eta klubak antolatutako lasterketa denez jarraipen espezial bat egin diogu. Azkenean 74 parte harztaile izan ziren, dudarik gabe, bai ligan eta bai espainiko edozein roll ski lasterketan parte hartzaile gehien izan dituen lasterketa. Zorionak antolakuntzari!
Emaitzei dagokionez, skating estiloan, garaile CVCko Josu Erkizia izan zen, Roncaleko Iñigo Aldaz eta Manuel Oliverosen atzetik. Nesketan berriz, irabazlea Alpino Uzturreko Lourdes Irazusta izan zen. Klasiko eran, irabazlea Uharteko Oier Goñi izan zen eta nesketan Henar Etxeberria, uharteko ere.
Infantilak berriz, anoetako kruzetik atera ziren, mutiletan irabazlea CVCko Manu Elorza izan zen eta nesketan berriz Mayencoseko Ane Gorostegi tolosarra.
Lasterketa ondoren, partaide guztiak merienda goxo bat dastatzeko aukera izan zuten aurtengo edizioari amaiera emateko. Datozen egunetan argazkiak igoko ditugu.
Datorren urterarte!!
Comentarios